DIBEREGUNKARIA http://diberegunkaria.nireblog.com Sun, 05 Jul 2009 10:34:31 +0100 DIBEREGUNKARIA http://static.nireblog.com/imagenes/logo.png http://diberegunkaria.nireblog.com http://nireblog.com ELKARRIZKETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/04/17/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/04/17/elkarrizketa Karlos saskibaloiko jokalaria da.

Karlos Gonzalezeri egindako elkarrizketa bat da hau.

"Arratsalde guztietan egoten naiz ordu bat etxeko lanak egiten"


B.I.A. Bera

Beñat: Epa Karlos, zein kirol duzu gustokoena?

Karlos: Epa, saskibaloia eta futbola, dira nere kirol gustokoenak.

B: Eta kirol horiek praktikatzen al dituzu?

K: Bai, saskibaloia, astertetan eta ortzegunetan.

B: Noiz hasi zinen?

K: Orain dela bi urte hasi nintzen saskibaloian jolasten.

B: Talde batean jolasten zara, edo zure aldetik lagunekin edo...?

K: Talde batean, baino horren barruan lagunak daude.

B: Kirol hau zure herrian edo bertzeren batean praktikatzen duzu?

K: Nere herrian praktikatzen dut, bertan talde bat dagoelako.

B: Eta eskolari dagokionez, zer moduz doakizu eskolan?

K: Ongi, arratsalde guztietan egoten naiz ordu bat etxeko lanak egiten.

Comments

]]>
Thu, 17 Apr 2008 10:32:54 +0100
elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/21/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/21/elkarrizketa           BEÑAT ORONOZ
Beñateri egindako elkarrizketa bat diberegunkarian ikusiko duzue


E.M.Bera


 ENEKO MARTINEZ1- zer egiten duzu zure denbora librean?

   BEÑAT ORONOZ * pilotan jolastu eta motoan ibili

 E.M. 2- non bizi zara?

   .B.O * Lesakan bizi da

E.M. 3- lan egiten al duzueskolatik kampo?

     B.OB.O* bai nire etxekoekin ostatuan

E.M. 4- noiz asi ziñen pilotan jolasten?

     B.O* sei urterekin gutxi gora bera

E.M5- gustura joaten zara tokiona istitutora?

    B.O. * ez, goiz esnatu behar naizelako eta aspertu egiten naizelako

E.M.6- zure gelakideekin zermoduz eramaten zara?

     B.O* klaseko gelakide guztiekin ondo eramaten naiz,batzuetan asertzen gara baina segiduan pasatzen zaiu?

E.M.7- zure afizioa zenbatetan praktikatzen duzu?

     B.O* astean bi tan eta bere kabuz gogua duenean

Comments

]]>
Mon, 21 Jan 2008 11:53:00 +0100
ELKARRIZKETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/17/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/17/elkarrizketa OIERREKIN SOLASEAN 
Oier diberreko ikaslea da eta hau berari egindako elkarrizketa

K.GONZALEZ.Bera
1.- Ze ikuspegi dituzu Toki-Onan?
Titulua ateri beharra daukat eta modulo bat eginen dut kanpoan


1.1-Non eginen duzu moduloa?
Donostian eginen dut
1.2-Ze modulo mota eginen duzu?


(Ez du kontestu izan nahi)

2.-Jakin dudan bezala saski baloiko talde batean aritzen zara, zeure ustez nola ikusten duzu zeure burua taldean?

Bai egia da saskibaloiko talde batean ari naiz eta oso ongi dago denbora pasatzeko


3.-Osasunaren partidu bat ikustera joan zinen, nola sentitu zinen ?

Bai osasunaren partidua ikusi nuen copa partidua Osasuna - mallorca oso ongi egon nintzen,gustora sentitu nintzen 10284 jarraitzale zeuden eta denak osasunaren afizionatuak ziren, azkenean Flaño anaiekin, Ricardorekin eta Hugo vianarekin argazkiak atera genuen.                                          

4.-Osasunari afizio handia diozu zeure ustez zer egin bearra du urte honetan ligan

Nere ustez urte honetan maila erdialdean geratu beharra da eta espero dut Jabad Nekunam ondo sendatzea.

5.-Ze kirol nahiago duzu futbola edo saski baloia

Futbola nahiago dut ze ba ikusten da futboleko jarraitzaleak saskibaloiko jarraitzaleak baino sutsuagoak direlak eta gainera saskibaloiak ez ditu ainbeste jarraitzale.


6.-Osasunari baino zerri diozu afizio andiagoa?

Besta egiteari,motoan ibiltzeari,lagunekin egotera,eskolara ez joatea,gaztetxean lan egitea eta Nafarro oinezera joatea.

6.1 Zenbat Nafarroa oinezen egon zara?

Nik 4 edo 5 Nafarroa oinezera joan egin naiz gurasoekin baina azkenekoan lagunekin joan nintzen eta obekien pasatu dudana izan da.

Comments

]]>
Thu, 17 Jan 2008 11:30:53 +0100
Elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/15/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/15/elkarrizketa  AITZIBER:"Ez dut biziorik, momentuz"

Aitziber Gortari , 3Diberreko neska bakarra da eta horrek interesa sortu dit bera elkarrizketatzeko, jakiteko nola sentitzen den Diberren eta beregan pixka bat jakiteko.


S.V.T.Bera

Shamal Vazquez: -Zein da zure iritzia 3diberreri buruz?

   Aitziber Gortari: Hasieran neska bakarra nintzela jakinda lotsa ematen zidan baino orain nere ustez ongi eramaten naiz denokin.

S.V.-Nola sentitzen zara hemen barruan, ikaskide eta maixuen tratuekin?

 A.G.Ongi sentitzen naiz momentuan, baino ez dakit zerbait gertatzen ahal den ala ez.

S.V-Zein dira zure esperantzak Diberrekin lortzeko?

 A.G-Neure intentzioa titulua eskuratzea da, hortik aurrera auskalo.

S.V-Diberretik kanpo zer da zuk gehien gustuko duzun hobia?

 A.G-Nere hobia lagunekin egotea da, zeren lagunak dira garrantzitsuena nere ustetan.

 S.V-Eta zein da zure bizioa?

A.G.Ez dut bizio nabarmenik, gauza asko ditut gustoko baino biziorik ez, momentuz.(irriak)

 S.V-Zer egiten duzu asteburuetan?

A.G.Lagunekin egon, familia bisitatu eta arratsetan lagunekin afaltzera irteten naiz.

Comments

]]>
Tue, 15 Jan 2008 12:39:24 +0100
Gure Txokoako jokalaria http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/14/gure-txokoako-jokalaria http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/14/gure-txokoako-jokalaria  GURE TXOKOAKO AURRELARIA

SHAMALI FUTBOLA ASKO GUSTATZEN ZAIO ETA GOL BAT O BERTZE ZARTZEN DITU.  


OIER TELLETXEA.Bera

1 Oier Telletxea: Nola eskolan eta ikasketetan ?

Shamal Vazquez: Ongi moldatzen naiz oraingoz, espero dut geroago ere bai

2 O.T: Ze aldaketa izan dituzu ikastolatik eskolara ?

S.V: Eskolan hobeto pasatu egiten da eta jende gehiago dago.Hau errazagoa da eta hobekigo pasatzen dut eta jende gehiago dago.

3 O.T: Zein kirol maite duzu gehien ?

S.V: Futbola gehien gustatzen zait jokalari onak daudelako.

4 O.T:  Zein jokalari maite duzu gehien ?

S.V:Ronaldinho gehien gustatzen zait.

5 O.T: Zein ikuspegi duzu politikari buruz ?

S.V: Politika ez zait asko gustatzen baina euskal presoei gertatzen zaien berriak ez ditu batere gustuko torturatuak izan direlako.

6 O.T: Zein janari gustatzen zaizu gehien ?

S.V: Haragijale amorratua da eta haragia asko maite du.

Comments

]]>
Mon, 14 Jan 2008 13:34:05 +0100
ELKARRIZKETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/14/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/14/elkarrizketa

 BEÑAT IRAZOKI-RI ELKARRIZKETA

Beñat irazokik afizio handia du bizikletan ibiltzera baina ez da karreteran ibiltzen. Saltoak egiten ditu eta beran duten parke batean ibiltzen dira.


 BEÑAT ORONOZ. LESAKA


1-Beñat Oronoz: Zein da zure afiziorik handiena?

-Beñat Irazoki: Bizikletan ibiltzea.

2-B.O.:Nundik eldu zaizu afizio hori?

-B.I.: Lenago herriko gazte batzuk ibiltzen ziren eta haiei ikusi eta gustatu zitzaidan.

3-B.O.:Asko praktikatzen al duzu?

-B.I.: Al dudan guztietan.

4-B.O.:Zerk ematen zaitu horretan jarraitzeko animoa?

-B.I.: Lagunak ere ibiltzen dira eta elkarrekin ongi pasatzen dugu.

5-B.O.:Noiztik praktikatzen duzu?

-B.I.:Orain dela bi urte.

6-B.O.:Kirol merkea edo garestia al da?

-B.I.:Garesti xamarra bai.

7-B.O.: Badu etorkizunik kirol honek?

-B.I.:Profesionaletan bai baina oso zaila da.

Comments

]]>
Mon, 14 Jan 2008 13:30:34 +0100
ELKARRIZKETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/10/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/10/elkarrizketa Jon: "Ez dut afiziorik"

Jon aukeratu dut elkarrizketa egiteko jakin miña sortu didalako beretaz gehiago jakiteko


AITZIBER GORTARI. Bera

Aitziber Gortari: Ze kirol gustatzen zaizu?Eta zergatik aukeratu duzu hori eta ez beste bat?

Jon Jorajuria: Futbola eta pilota gustoko ditut.

A.G: Zure herrian ze ohitura dituzue eguberriei buruz?

J.J: Nire herrian ez ditut ospatzen eguberriak, zeba familia Sunbilakua delako.

A.G: Diber klaseari buruz ze iritzi duzu?Gustora sentitzen al zara?Ikasteko metodo hau errazagoa da zuretzako?

J.J: Oso langileak gara, oso gustora sentitzen naiz. Metodo hau askoz errazagoa da.

A.G: Ze afizio duzu?

J.J: Ez dut afizio finkorik.

A.G:  Lagunekin zaudenean ze gustatzen zaizu egitea?

J.J: Irri egitea eta ondo pasatzea.

Comments

]]>
Thu, 10 Jan 2008 11:41:05 +0100
ELKARRIZKETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/08/elkarrizketa http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2008/01/08/elkarrizketa Eneko:"Saskibaloia kirol espeziala eta dibertigarria da"

 Mutil honek Eneko Martinez izena du, Beran bizi da eta 15 urte ditu. Bere kirol gustukoenari buruzko elkarrizketa da.


JON JORAJURIA.Arantza

Jon Jorajuria: Ze kirol gustatzen zaizu gehien?

Eneko Martinez: Saskibaloia

J.J. Zergatik gustatzen zaizu saskibaloia?

E.M. Jolas espeziala eta dibertigarria delako

J.J. Zergatik hasi zara saskibaloian?

E.M. Kirola gustuko dudalako

J.J. Zein hasi zitzaizun erraten saskibaloian apuntatzeko?

E.M. Nire lagunak, pertsona gutti zeudelakoz ekipoa egiteko

J.J. Etxekoak gustora al daude saskibaloian ari zarelako? Zergatik?

E.M. Gurasoei ez zaie inporta

J.J. Saskibaloiaz aparte ze kirol gustatzen zaizu?

E.M. Futbola

J.J. Saskibaloiaz aparte zer egiten duzu arratsaldetan?

E.M. Lagunekin atera eta jendearekin, batez ere neskekin


Comments

]]>
Tue, 08 Jan 2008 13:01:13 +0100
MUSIKA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/12/10/musika http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/12/10/musika Espainiako raperoak

Espainiako rapero obenetarikoen ibilbideak.

Espainiako raperorik aipagarrienetariko batzuk,

artista bezala bere ibilbidea eta

bere letrak kontutan hartuta.


  K.GONZALEZ. Bera                                 

  Espainiako raperorik aipagarrienetariko bat bere ibilbidea eta bere letrak kontutan hartuta Jabier Ibarra aukeratu beharra da ezagunagoa kase.o bezala edo "Jodeculos Ibarra" bezala.

  Jabier Ibarrak bere karrera hasi zuen MC bezala, 13 urterekin bere lehendabiziko maketa atera zuen "Rompecabezas" izenekoa 2 urte geroago bere bigarren maketa atera zuen "Dos Rombos" izenekoa, bere gaztetasunaren arren eragin oso fuertea sortu zuen bere letrekin bertako gizartea oso fuerte kritikatzen zuelako urte batzuk geroago "Doble v" edo "Violadores del verso" taldea osatu egin zuen Hate,lirico eta r de rumbarekin batera.

  Beste rapero bat aipatu beharrekoa Juaninacka da hau bere karrera 1998.urtean hasi zuen osatzen Tote king eta "dj Randyrekin" "la alta escuela" taldea baina handik gutxira grupoa banandu zen eta Juaninacka bere bidea segitu zuen 2003 urtean bere lehendabiziko lana bakardadean atera zuen fiebre records izenekoa 2004. urtean L.P. bat atera zuen Caleidoscopio eta horrez aparte gira bat asi zuen estatuaren barna 2006.urtean bere bigarren eta famatuago L.P. luces de neon presentatzeko.

 http://www.youtube.com/watch?v=RIH4QCoDxDI

Comments

]]>
Mon, 10 Dec 2007 14:05:07 +0100
ERREPORTAJEA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/12/10/erreportajea http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/12/10/erreportajea ENDUROA ESPAÑA MAILAN

España mailan motoen inguruan maila asko daude, enduroa, zirkuitokoa, eta frestailekoa.

Oraingo ontan enduroari buruz idatziko dizuet. Enduroa mendian egiten da eta mendian egindako zirkuitoan zehar ibitzen dira.

BEÑAT ORONOZ. Lesaka

  Maila asko izaten dira modalitate onetan, profesionalak, afizionatuak. espainako pilotu asko profesionalen mailan

  Punta puntan daude eta afizionatu mailan ere lesakarrak daude. Lesaka hauek gehien bat Nafarroa mailan ibiltzen dire.

  Baina euskadiko txapelketan ere batzutan ibiltzen dira. nafarroako txapelketan lesakar bat beti lehenbiziko 3etan geratu da karreretan eta 2. Nafarroako txapelketan, baina Euskadiko txapelketan ez du gauza handirik egiten lenbiziko 4ak ofizialak baitira eta oso maila altua dagoen.

  Gero ere profesionalen maila dago eta munduko honenetan ere espainiar bat dago, Ivan Cerbantes.hiru urte jarraian irabazi du munduko txapelketa eta aurtengo honetan ere lehenbizikoen artean dago eta faborito nagusi da. Ktm ekipoarekin korritzen du eta bi pilotuk korritzen dute ekipo horrekin.

Oso garestia

Ofizialak ez direnak ere korritzen dute oso ongi baina tamalez dena beraien boltsikoetatik pagatu behar dute, gainera oso garestia da eta ez dute inolako laguntzarik jasotzen. Motoa pagatu behar dute eta aparte oraindik motoa izorratu ezkero aberia pagatu behar da. oso inportantea dena ere oso garestia da, kaskoa, petoa, botak, rodillerak, galtzak....

DENAK EZ DIRA JOATEN IRABAZTERA

Jende asko karreretara ongi pasatzera eta egun polit bat pasatzera joaten dira. Gainera bertako mendietan ez da libre motoan ibiltzea eta eskusa horrekin karreretara joaten dira baina batez ere ongi pasatzera eta lagun artean gustora egotera.

http://es.youtube.com/watch?v=9K1ZRB9oPS8

Comments

]]>
Mon, 10 Dec 2007 11:51:15 +0100
KULTURA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/kultura http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/kultura NAFARROA OINEZ

Igandean Nafarroa Oinez izan zen


Nafarroa Oinez-a Nafarroako Ikastolek urtero ospatzen duten jairik handiena da.Oinezeko helburura ikastoletako azpiegitura eta ekonomia-beharrei erantzutea da.

OIER.Bera





IGANDEAN Nafarroa Oinez izango da Bianan. Goiz eta arratsaldeko denetariko egitaraua izango da, egun pasa ederra egiteko. Gaztetxoenentzat pailazoak eta Betizu saiokoak ere izango dira. Musika gustuko dutenentzat denetariko musika eskaintza izango da:
" Des-Kontrol, Banda Batxoki, Lisabö, Kalapite, In Situ, Puro Chile, Idi Bihotz, Las Moscas Tronpeteras, Txutxin Ibañez eta Jalisko Band, trikitilariak eta abar. Dantza, antzerki eta ipuin kontalariak ere izango dira."Igandeko Nafarroa Oinezen ateratzen den dirua Bianako Erentzun ikastolarentzat izango da, ikasle kopuruak gora egin du azken urteetan eta 0-3 urte arteko haurrentzako gelak ere egokitu dira. Hori dela eta azpiegiturak txiki geratu zaizkiela eta igandean biltzen duten dirua ikastola handitzeko eta txukuntzeko erabiliko dute.

Kontzertuak izugarriak izan ziren izugarrizko kontzertuak ekarri zituzten rock gaura. Eta diru asko ateri zuten. Piperrak, Etsaiak, Soziedad Alkoholika talde horiek izugarri ongi jo zuten.

IKASTOLAREN SORRERA:

Ikastola 1977 urtean sortu zen Bianan, guraso eta gazte talde baten ekimenez. Hasieran, bi arazo garrantzitsu izan zituen: lokalik eza eta kokaleku geografikoa, mundu euskaldunaren bazterrean baitago Biana. 1978/1979 ikasturtean Ikastolak ateak ireki zituen, 17 ikaslerekin.1992KO NAFARROA OINEZ: Bigarren jauzia, garrantzitsuena, 1992ko Nafarroa Oinez entzutetsuarekin eman zen. Oinez-ari esker, LOGSE-k ezartzen zituen arauak beteko zituen eraikuntza berria egiteko behar zen diruaren zati bat bildu zen; eraikin berriarekin, gure hezkuntza-eskaintzaren kalitateak gora egin zuen.

92ko Nafarroa Oineza historikoa izan zen, gizartean eta kulturan izan zuen eraginagatik. Zabaldu zen mezuarengatik, abestiarengatik, Ikastola zegoen egoerarengatik… Esan dezakegu, Nafarroa Oinez hark garai bat markatu zuela.

Comments

]]>
Thu, 29 Nov 2007 12:12:50 +0100
KIROLA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/kirola http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/kirola Formula 1

Formula 1ean egiten diren estrategiak.

Erreportai hau estrategiei buruz eta pixkat F1ean ematen dena azaltzen du.


S.V.T. Bera

1 Estrategiak

Estrategiak zera dira, karrera batean aldaketak boxetan egiten dira eta ahalik eta karga gutxien ahalik eta denbora gutxienea sartzea.Edo neumatikoak aldatzea ...

2 Gasolina kargak

Lasterketatan zenbat eta denbora gutxienean egitea geldialdia asko laguntzen du baita gasolina karga murrizteak ere.

Baino ez da beti geldiketa gutxien egiten dituenak irabazten duena .Normalean geldialdi kopurua 2geldialdikoa izaten da baino askotan 3ere egiten dituzte, ez dago geldialdi kantitate mugarik,

zeren zirkuitu guztiak ezberdinak dira eta ez dira luzera berekoak .Beraz, segun eta zein zirkuitutan dauden agian 3 edo bakarrik 2 ala 6 ez dago legerik honetako.

Comments

]]>
Thu, 29 Nov 2007 12:12:36 +0100
ERREPORTAJEA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/erreportajea http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/29/erreportajea

BIDEOJOKUAK


Gero eta bido joku gehiago daude gaur egun.


Gaur egun gazteak gero eta gehiago sartzen dira interneteko bideojokuetan

E.M.BERA

Propaganda

Gero eta propaganda askoz ere gehiago jartzen dute interneteko orrialdeetan. bein jokatzen duzula jokoetan oso adiktiboak dira. teknologian bideojoku asko daude munduan ordenagailuko jokuak daude "play estation-eko" hirua atera dute orain 400euro balio ditu atera zenean 600 euro gero eta joku gehiago daude "play estation-entzako" joku berriak 60 euro balio dute.

Bideojokuak

Bideojoku ezberdinak daute "play estation" 1-2eta 3 atera dira gero "x box" etab... Pertsona askok horrelako gauzak eroasten dituzte dirutzabat gastatu egiten dira jokuetan. badaude bideojokuetako denda batzuek bigarren eskuko jokuak saltzen eta erosten ahal dituzu horrela merkeago ateratzen dira.

Comments

]]>
Thu, 29 Nov 2007 11:53:18 +0100
NBA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/27/nba http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/27/nba NBA berriro ere

 Bertze urte batez ere NBA






NBA hasi da berriro ere uda guztian geldirik egon ondoren eta denak gogo biziz hasi dute denboraldi berria

JON JORAJURIA. ARANTZA


   Urriaren 30ean NBA hasi zen bertze urte batez. Aurten ere urteroko taldeak parte hartuko dute eta denak helburua bera dute play offetara sailkatzea. horretarako, lan handia egin beharko dute urte guztian zehar, urtea oso luzea bait da. Aurten ere irabazteko hautagairik nagusienak San Antonio Spurs iazko txapelduna, Houston Rocket eta Phoenix Suns dira nahiz eta bertze talde asko ere onenen artean dauden. NBA Ameriketan jokatzen da eta munduko saskibaloi jokalari eta talde onenek hartzen dute parte.

Fitxaketa inportanteak 

   Lehendabiziko jardunalditik ere lan itzela egin beharko dute talde guztiek zerbait ona egin nahi badute. Aurten talde aunitzek errefortzu handiak egin dituzte iaztik aurten arte, erraterako Tauen hainbeste urteetan ibilitako Luis Scola, argentinarra, Houston Rocket taldera joan da. Beste fitxaketa inportanteenetakoa Kapono jokalariarena da, Miami taldetik Toronto Raptops-era joan da, jokalaria hau iazko hiruko txapelketa irabazi zuen jokalaria da. Beste fitxaketa inportanteena Kevin Garnnet jokalariarena da, Minnesota taldea utzi eta Bostongo Celtic-era joan da.

      Aurten ere gogo handiarekin hasi dira txapelketan eta jada onentsuenak aldea hartzen ari dira, baina bi talde Miami Heat eta Chicago Bulls ez dira oso ongi hasi baina poliki-poliki onen maila hartzen ari dira. Dagoeneko San Antonio Spurs, Bostongo Celtic eta Houston Rockek aldea hartzen ari dira.

    Aurreko urteetan bezala saskiratzaile nagusiena hasieratik ere Kobe Briyant, Lakers taldekoak da azken urteotan bezala. Aurten gazteetan irabazteko hautagairik nagusiena Supersonic taldeko Kevin Durant gaztea da, nahiz eta, bere taldea ez den ongi hasi ligan.

 Bi Grupoak

    NBA-n bi grupoetan banatzen dira ekialdea eta mendebaldea. Ekialdeko taldeak hauek dira: Bostongo Celtic, Detroait Pistons, Orlando Magic Toronto-Raptors, New Jersey Nets, Cleveland Cavalliers, Indiana Pacers, New York Knicks, Milwakee Bucks, Atalanta Hawks, Philadelphia 76ers, Charlotte Bobcats, Miami Heat, Chicago Bulls eta Washintong Wizards. Mendebaldeko taldeak aldiz hauek dira: Houston Rocket, San Antonio Spurs, Utah Jazz, Phoenix Suns, Denver Nuggets, New Orleans Hornets, Dallas Mavericks, Los Angeles Clippers, Los Angeles Lakers, Portland Trail Blaizers, Menphis Grizzlies, Sacramento Knigs, Minnesota Timberwolves, Golden State Warrios eta Seattle Supersonic dira.

    Grupo bakoitzetik zortzi talde pasatuko dira Play Offetara, hau da, denetara hamasei talde. Gero kanporaketa jokatuko dute, horren ondoren, grupo bakoitzeko finala eta azkenik bi grupotako txapeldunek final handia jokatuko dute. Kanporaketan hurrengora pasatzeko lau partidu irabazi behar dira eta gehienez zazpi partidu jokatzen dituzte. Liga guztian zehar partidu aunitz jpkatzen dituzte, gehienetan aste batean hiru bat partidu jokatuz. NBA saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da bertan jokalari onenak aritzen direlako.

    NBA-ra ailegatzeko lan itzela egin behar da eta hara joateko bi aukera daude Europan ari zarenean eta fitxatzen badizute edo Ameriketan gazteen unibertsidadetik hautatzen badizute.

http://es.youtube.com/watch?v=X8woodndUXA

Comments

]]>
Tue, 27 Nov 2007 12:32:47 +0100
KIROLA-BIZIKLETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/19/kirola-bizikleta http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/19/kirola-bizikleta Andreu eta Lluis Lacondeguy!

Lacondeguy anaiak dira, ikaragarriak dira, beraiei buruz zerbait jakin nahi baduzu irakurtzen segitu.


Anai hauek urte t'erdian egin dutena egitea ezinezkoa dela erraten ahal da.Bi anaietatik txikiena da hobeto ibiltzen dena, naiz eta handia ere gaizki ez ibili.

B.I.A. Bera



Azken urte hauetan Freeride modalitatearen jarraitzaileak gero eta gehiago dira, eta telebistan kirol hauek pixka bat ikusten hasi dira, beti futbola agertzen den arren, badirudi gauzak hobetzen hari direla kirol hauentzat. Kirol honetan hau da Slopestyle modalitatean badago geroz eta jende gehiago eta errepideko bizikleta telebistan agertzea ongi iruditzen zait baina ez da bizikletan badagoen modalitate bakarra.

Ez dira bi anaiak bakarrik ibiltzen.

Andreu da anai gaztea eta Lluis berriz zaharrena, eta anai hauek Katalanak dira.Beraien aurka ibiltzen dira bertze 10 edo gehiago, horien artean hauek: Paul Basagoitia, Darren Berrecloth, Darren Pokoj, Lance Mcdermott... eta bertze batzuk ere. Erran beharra dago Paul Basagoitiaren atatxi Euskalduna zela, Iruñakoa.

Youtube-ko bideo bat jarriko dut:

http://es.youtube.com/watch?v=-KWDe8HAE4k

Anai hauek oraindik gazteak dira, Andreu-ek 17 urte ditu eta Lluis-ek berriz 19. Ez daki inorrek noraino iritsiko diren...

Andreu da "backflip bikoitza" (atzeraka bira bikoitza) txapelketan egiten duen bakarra, eta erran beharra dago Lance Mcdermott dela "frontflip-a" (aurreraka bira) txapelketan egiten duen bakarra.

Bideo batzuetan ere ateratzen dira.

Orain dela gutxi argitaratu den bideoan ateratzen dira Lacondeguy anaiak, bideoaren izena "New World Disorder 8" da, bideoaren 8 garren edizioa da, "NWD 7an" ere atera ziren. Hurrengo edizioetan ere ziur aterako direla.

Comments

]]>
Mon, 19 Nov 2007 13:58:24 +0100
ERREPORTAJEA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/15/erreportajea http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/11/15/erreportajea  Larrun mendia

 Larrun mendia Pirinioetako mendi nagusiena da

 Larrun 905 m altuera du. Nafarroa eta Lapurdi artean dagoen mendia da, batzuen ustez Pirinioetako mendebaldeko muturra markatzen duena

AITZIBER GORTARI. Bera






Trenean ibiltzen ahal da martxoaren 19tik azaroak 11 arte. Neguan ez du funtzionatzen eguraldiarengatik, arriskutsua delako. Gailurrean, denbora onartzen badu, 7 lurralde euskaldunak ikus daitezke.




Igoera oinez

egin daiteke menditik, baino trenean ere. Azkainen hartzen da trena eta herri horretatik pixkan- pixkan goitzen da. Tren honek 1924an eraiki zuten eta ``Larruneko Tren Txikia´´ izena jarri zioten.


Igoera trenean

Trenaren igoera gutxi gorabehera 30 minutukoa da.Trenaren bagoiak eginak daude pirinioetako izeiekin, Landeetako pinuekin, eta Ariegetako gaztaiñondoekin.


 





Comments

]]>
Thu, 15 Nov 2007 12:01:12 +0100
F1 http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/29/f1 http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/29/f1  Raikonen-ek F1-eko mundiala irabazi du

Raikonenek bere taldekide Masaren laguntzaz irabazi zuen mundiala




Brasilgo sariak erabaki du, aurtengo mundial interesgarria.


 E.M . Bera

Masak Raikoneneri pasatzea utzi zion eta horrela Raikonenek mundiala irabazi zuen. Alonso eta Hamiltonek ez zuten ezer ez irabazi. Ferrari eskuderiak mundiala poltsikoan du. Hamiltoni karreran zerbait pasatu zitzaion eta azkeneko postuetan geratu zen, baina azkenik zazpigarrena geratu zen. Mundialeko postuak hauek dira: Raikonen Hamilton eta Alonso.

Comments

]]>
Mon, 29 Oct 2007 13:49:08 +0100
BIZIKLETA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/bizikleta http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/bizikleta FESTIBIKE proban, Slopestyle modalitatean, beratarrak ezin hobe ibili ziren.

Madrilen egindako proban hiru beratar geratu ziren podium-ean.



Festibikea irailaren 28tik irailaren 30eraino izan zen.


B.I.A.Bera.

Madrilen urtero egiten da Festibike froga eta horretan modalitate asko egiten dira. Aurten Slopestyle modalitatean hiru beratar podium-ean geratu ziren.

Hau da bukaerako klasifikazioa:

1-Hegoi Ado

2-Iñigo Yanci

3-Eneko Ado

Ado anaiak podiumean egon ziren Iñigo Yanciren konpainiarekin. Hiruak beratarrak dira eta horrek erran nahi duena da, Beran badagoela bizikletaren zaletasuna. Geroz eta haundiagoa da kirol hauen zaletasuna toki guztietan.

Comments

]]>
Thu, 25 Oct 2007 11:12:18 +0100
FUTBOLA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/futbola http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/futbola GURE-TXOKOA vs HONDARRIBI/B

LARUNBATEAN JOKATU ZEN PARTIDUA KADETE MAILAN

 

Partidu polita jokatu zuten bi talde hauek , baino Hondarribikoek ezin izan
 zuten Berako Gure -Txokoa taldearen aurka

S.V.T. Bera

Berako futbol zelaian jokatu zuten partidu interesgarri hau.

Interesgarria izan zen, batez ere bigarren zatia. Lehenengo zatian bi gol sartu zituzten beratarrek hondarbitarren tamalez , eta bigarren zatian beste hainbeste.

Golen egileak hauek izan ziren:

Julen Errandoneak 2 gol sartu zituen eta Aitor Garmendiak beste bi.

Comments

]]>
Thu, 25 Oct 2007 11:11:27 +0100
PILOTA http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/pilota http://diberegunkaria.nireblog.com/post/2007/10/25/pilota ¿MIKEL GOÑI BERRIZ ERE 

LEHENAGOKO BIDERA?

Enpresak arau batzuk betetzeko erran zion eta horietako bat argaltzea zen


BEÑAT ORONOZ. Lesaka

Enpresak 4 t`erdiko txapelketan aritzeko aukera eman zion eta lehenengo zatia aisa irabazi zuen Esainen kontra. Ondoren bigarren partida Bengoetxea leitzarraren kontra aritu zen eta 22-10 galdu zuen, egia da leitzarra beste maila bateko pilotaria dela baina Mikelek berak ere ez zuen eman espero zen maila. Jende asko joan zen frontoira baina pena izan zen baztandarrak ez zuela bere benetako dohainak erakutsi, aurreko partidan Esainen kontra tanto ikaragarriak egin baitzituen.

Partidaren erdialdean Goñik izterrean ziztada bat izan zuen eta horrek ere eragin dexente egin zion partidan. Ea buruz burukorako ongi prestatzen den.

Comments

]]>
Thu, 25 Oct 2007 10:39:54 +0100