Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

DIBEREGUNKARIA

27/11/2007 GMT 1

NBA

diberegunkaria @ 12:32

NBA berriro ere

 Bertze urte batez ere NBA






NBA hasi da berriro ere uda guztian geldirik egon ondoren eta denak gogo biziz hasi dute denboraldi berria

JON JORAJURIA. ARANTZA


   Urriaren 30ean NBA hasi zen bertze urte batez. Aurten ere urteroko taldeak parte hartuko dute eta denak helburua bera dute play offetara sailkatzea. horretarako, lan handia egin beharko dute urte guztian zehar, urtea oso luzea bait da. Aurten ere irabazteko hautagairik nagusienak San Antonio Spurs iazko txapelduna, Houston Rocket eta Phoenix Suns dira nahiz eta bertze talde asko ere onenen artean dauden. NBA Ameriketan jokatzen da eta munduko saskibaloi jokalari eta talde onenek hartzen dute parte.

Fitxaketa inportanteak 

   Lehendabiziko jardunalditik ere lan itzela egin beharko dute talde guztiek zerbait ona egin nahi badute. Aurten talde aunitzek errefortzu handiak egin dituzte iaztik aurten arte, erraterako Tauen hainbeste urteetan ibilitako Luis Scola, argentinarra, Houston Rocket taldera joan da. Beste fitxaketa inportanteenetakoa Kapono jokalariarena da, Miami taldetik Toronto Raptops-era joan da, jokalaria hau iazko hiruko txapelketa irabazi zuen jokalaria da. Beste fitxaketa inportanteena Kevin Garnnet jokalariarena da, Minnesota taldea utzi eta Bostongo Celtic-era joan da.

      Aurten ere gogo handiarekin hasi dira txapelketan eta jada onentsuenak aldea hartzen ari dira, baina bi talde Miami Heat eta Chicago Bulls ez dira oso ongi hasi baina poliki-poliki onen maila hartzen ari dira. Dagoeneko San Antonio Spurs, Bostongo Celtic eta Houston Rockek aldea hartzen ari dira.

    Aurreko urteetan bezala saskiratzaile nagusiena hasieratik ere Kobe Briyant, Lakers taldekoak da azken urteotan bezala. Aurten gazteetan irabazteko hautagairik nagusiena Supersonic taldeko Kevin Durant gaztea da, nahiz eta, bere taldea ez den ongi hasi ligan.

 Bi Grupoak

    NBA-n bi grupoetan banatzen dira ekialdea eta mendebaldea. Ekialdeko taldeak hauek dira: Bostongo Celtic, Detroait Pistons, Orlando Magic Toronto-Raptors, New Jersey Nets, Cleveland Cavalliers, Indiana Pacers, New York Knicks, Milwakee Bucks, Atalanta Hawks, Philadelphia 76ers, Charlotte Bobcats, Miami Heat, Chicago Bulls eta Washintong Wizards. Mendebaldeko taldeak aldiz hauek dira: Houston Rocket, San Antonio Spurs, Utah Jazz, Phoenix Suns, Denver Nuggets, New Orleans Hornets, Dallas Mavericks, Los Angeles Clippers, Los Angeles Lakers, Portland Trail Blaizers, Menphis Grizzlies, Sacramento Knigs, Minnesota Timberwolves, Golden State Warrios eta Seattle Supersonic dira.

    Grupo bakoitzetik zortzi talde pasatuko dira Play Offetara, hau da, denetara hamasei talde. Gero kanporaketa jokatuko dute, horren ondoren, grupo bakoitzeko finala eta azkenik bi grupotako txapeldunek final handia jokatuko dute. Kanporaketan hurrengora pasatzeko lau partidu irabazi behar dira eta gehienez zazpi partidu jokatzen dituzte. Liga guztian zehar partidu aunitz jpkatzen dituzte, gehienetan aste batean hiru bat partidu jokatuz. NBA saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da bertan jokalari onenak aritzen direlako.

    NBA-ra ailegatzeko lan itzela egin behar da eta hara joateko bi aukera daude Europan ari zarenean eta fitxatzen badizute edo Ameriketan gazteen unibertsidadetik hautatzen badizute.

http://es.youtube.com/watch?v=X8woodndUXA

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!