KIROLA-BIZIKLETA
Andreu eta Lluis Lacondeguy!
Lacondeguy anaiak dira, ikaragarriak dira, beraiei buruz zerbait jakin nahi baduzu irakurtzen segitu.
Azken urte hauetan Freeride modalitatearen jarraitzaileak gero eta gehiago dira, eta telebistan kirol hauek pixka bat ikusten hasi dira, beti futbola agertzen den arren, badirudi gauzak hobetzen hari direla kirol hauentzat. Kirol honetan hau da Slopestyle modalitatean badago geroz eta jende gehiago eta errepideko bizikleta telebistan agertzea ongi iruditzen zait baina ez da bizikletan badagoen modalitate bakarra. Andreu da anai gaztea eta Lluis berriz zaharrena, eta anai hauek Katalanak dira.Beraien aurka ibiltzen dira bertze 10 edo gehiago, horien artean hauek: Paul Basagoitia, Darren Berrecloth, Darren Pokoj, Lance Mcdermott... eta bertze batzuk ere. Erran beharra dago Paul Basagoitiaren atatxi Euskalduna zela, Iruñakoa. Youtube-ko bideo bat jarriko dut: http://es.youtube.com/watch?v=-KWDe8HAE4k Anai hauek oraindik gazteak dira, Andreu-ek 17 urte ditu eta Lluis-ek berriz 19. Ez daki inorrek noraino iritsiko diren... Andreu da "backflip bikoitza" (atzeraka bira bikoitza) txapelketan egiten duen bakarra, eta erran beharra dago Lance Mcdermott dela "frontflip-a" (aurreraka bira) txapelketan egiten duen bakarra. Bideo batzuetan ere ateratzen dira. Orain dela gutxi argitaratu den bideoan ateratzen dira Lacondeguy anaiak, bideoaren izena "New World Disorder 8" da, bideoaren 8 garren edizioa da, "NWD 7an" ere atera ziren. Hurrengo edizioetan ere ziur aterako direla.
Anai hauek urte t'erdian egin dutena egitea ezinezkoa dela erraten ahal da.Bi anaietatik txikiena da hobeto ibiltzen dena, naiz eta handia ere gaizki ez ibili.
B.I.A. Bera

Zabaldu
del.icio.us
kriston puto amok die eta beaiek bezela ibiltzea gustauko zitzaidan baina horretako asko entrenau behar da.Gustauko zitzaidan beraik ezagutzea.
endika | 2008-02-06 - 22:49:35 GMT 1 #