Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

DIBEREGUNKARIA

18/10/2007 GMT 1

TAU

diberegunkaria @ 10:57

Tau bikain aritu zen

Tau Ceramikak Real Madrileri irabazi zion 93 eta 70


Tauk ligako bigarren partidua irabazi zuen Real Madrilen aurka,  partidu bikaina eginez.

JON JORAJURIA. Arantza


   Atzo hilaren 14an Gasteizen, Bruesa Arena saskibaloi zelaian, Tau Ceramikak, etxeko taldeak, Real Madrilen aurka jokatu zuen 93 eta 70 irabaziz. Nahiko erraz irabazi zuen Tauk nahiz eta azken laurdenean bederatzi puntuetara hurbildu zitzaion Real Madril handia.

   Partiduak izar aunitz izan zituen baina aipagarrienak Splitter, Teletovic eta Prigioni izan ziren.

   Tau lehendabiziko laurdenetik irabazten jarri zen eta gainera nahiko errez.

   Partidu hau ligako bigarren jardunaldia izan zen, lehenengoan ezin izan zuen Akasvayu Girona menderatu.

   Atzokoa bigarren partidua izan zen ligan eta oraingoan joko ona erakutsiz irabaztea lortu zuen.

   Gainera aurreko urteko txapeldunaren aurka lortu zuen garaipena eta gainera hogeita hiru puntuz irabazi zion.

   Tauko jokalari guztiak arlo guztietan nagusiak izan ziren eta horren ondorioz etorri zen hain erraz lortutako garaipena.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!