ERREALA
Erreala bolada onean
Errealak 1 eta 0 irabazi zuen.
Errealak, bolada onari jarraituz, Albaceteren aurka irabazi zuen eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.JON JORAJURIA. Arantza
Errealak hilaren 6an partidu bat jokatu zuen Anoetan, Albaceteren aurka. Errealak irabazi beharra zuen azken partiduetan ez zuelako joko ona egiten baina, hala ere, irabaztea lortu zuen.
Larunbatean Albaceteren aurka irabazi zuen 1 eta 0. Partiduko gol bakarra Gaizka Garitano erdilari atzeratuak lortu zuen, ezkerrez jaurtitako baloi batean sartu zuen nahiz eta atzelari batek baloia desbideratu.
Ondoren, txartel gorria ere atera zioten Albaceteko erdilari bateri: Xabi Jimenezi.
Azkenean Errealak irabazi egin zuen eta hiru puntuak etxean gelditu ziren eta denak poz-pozik geratu ziren hiru puntuekin. Errealak bere bolada onari jarraitzen dio eta 13 puntu ditu denetara. Bosgarren posizioan dago hirugarrenetik hiru puntutara.
Hurrengo astean, Sorian jokatuko du Gonzalo Arconadaren Numantziaren aurka.

Zabaldu
del.icio.us