Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

DIBEREGUNKARIA

29/11/2007 GMT 1

KULTURA

diberegunkaria @ 12:12

NAFARROA OINEZ

Igandean Nafarroa Oinez izan zen


Nafarroa Oinez-a Nafarroako Ikastolek urtero ospatzen duten jairik handiena da.Oinezeko helburura ikastoletako azpiegitura eta ekonomia-beharrei erantzutea da.

OIER.Bera





IGANDEAN Nafarroa Oinez izango da Bianan. Goiz eta arratsaldeko denetariko egitaraua izango da, egun pasa ederra egiteko. Gaztetxoenentzat pailazoak eta Betizu saiokoak ere izango dira. Musika gustuko dutenentzat denetariko musika eskaintza izango da:
" Des-Kontrol, Banda Batxoki, Lisabö, Kalapite, In Situ, Puro Chile, Idi Bihotz, Las Moscas Tronpeteras, Txutxin Ibañez eta Jalisko Band, trikitilariak eta abar. Dantza, antzerki eta ipuin kontalariak ere izango dira."Igandeko Nafarroa Oinezen ateratzen den dirua Bianako Erentzun ikastolarentzat izango da, ikasle kopuruak gora egin du azken urteetan eta 0-3 urte arteko haurrentzako gelak ere egokitu dira. Hori dela eta azpiegiturak txiki geratu zaizkiela eta igandean biltzen duten dirua ikastola handitzeko eta txukuntzeko erabiliko dute.

Kontzertuak izugarriak izan ziren izugarrizko kontzertuak ekarri zituzten rock gaura. Eta diru asko ateri zuten. Piperrak, Etsaiak, Soziedad Alkoholika talde horiek izugarri ongi jo zuten.

IKASTOLAREN SORRERA:

Ikastola 1977 urtean sortu zen Bianan, guraso eta gazte talde baten ekimenez. Hasieran, bi arazo garrantzitsu izan zituen: lokalik eza eta kokaleku geografikoa, mundu euskaldunaren bazterrean baitago Biana. 1978/1979 ikasturtean Ikastolak ateak ireki zituen, 17 ikaslerekin.1992KO NAFARROA OINEZ: Bigarren jauzia, garrantzitsuena, 1992ko Nafarroa Oinez entzutetsuarekin eman zen. Oinez-ari esker, LOGSE-k ezartzen zituen arauak beteko zituen eraikuntza berria egiteko behar zen diruaren zati bat bildu zen; eraikin berriarekin, gure hezkuntza-eskaintzaren kalitateak gora egin zuen.

92ko Nafarroa Oineza historikoa izan zen, gizartean eta kulturan izan zuen eraginagatik. Zabaldu zen mezuarengatik, abestiarengatik, Ikastola zegoen egoerarengatik… Esan dezakegu, Nafarroa Oinez hark garai bat markatu zuela.

KIROLA

diberegunkaria @ 12:12

Formula 1

Formula 1ean egiten diren estrategiak.

Erreportai hau estrategiei buruz eta pixkat F1ean ematen dena azaltzen du.


S.V.T. Bera

1 Estrategiak

Estrategiak zera dira, karrera batean aldaketak boxetan egiten dira eta ahalik eta karga gutxien ahalik eta denbora gutxienea sartzea.Edo neumatikoak aldatzea ...

2 Gasolina kargak

Lasterketatan zenbat eta denbora gutxienean egitea geldialdia asko laguntzen du baita gasolina karga murrizteak ere.

Baino ez da beti geldiketa gutxien egiten dituenak irabazten duena .Normalean geldialdi kopurua 2geldialdikoa izaten da baino askotan 3ere egiten dituzte, ez dago geldialdi kantitate mugarik,

zeren zirkuitu guztiak ezberdinak dira eta ez dira luzera berekoak .Beraz, segun eta zein zirkuitutan dauden agian 3 edo bakarrik 2 ala 6 ez dago legerik honetako.

ERREPORTAJEA

diberegunkaria @ 11:53

BIDEOJOKUAK


Gero eta bido joku gehiago daude gaur egun.


Gaur egun gazteak gero eta gehiago sartzen dira interneteko bideojokuetan

E.M.BERA

Propaganda

Gero eta propaganda askoz ere gehiago jartzen dute interneteko orrialdeetan. bein jokatzen duzula jokoetan oso adiktiboak dira. teknologian bideojoku asko daude munduan ordenagailuko jokuak daude "play estation-eko" hirua atera dute orain 400euro balio ditu atera zenean 600 euro gero eta joku gehiago daude "play estation-entzako" joku berriak 60 euro balio dute.

Bideojokuak

Bideojoku ezberdinak daute "play estation" 1-2eta 3 atera dira gero "x box" etab... Pertsona askok horrelako gauzak eroasten dituzte dirutzabat gastatu egiten dira jokuetan. badaude bideojokuetako denda batzuek bigarren eskuko jokuak saltzen eta erosten ahal dituzu horrela merkeago ateratzen dira.

27/11/2007 GMT 1

NBA

diberegunkaria @ 12:32

NBA berriro ere

 Bertze urte batez ere NBA






NBA hasi da berriro ere uda guztian geldirik egon ondoren eta denak gogo biziz hasi dute denboraldi berria

JON JORAJURIA. ARANTZA


   Urriaren 30ean NBA hasi zen bertze urte batez. Aurten ere urteroko taldeak parte hartuko dute eta denak helburua bera dute play offetara sailkatzea. horretarako, lan handia egin beharko dute urte guztian zehar, urtea oso luzea bait da. Aurten ere irabazteko hautagairik nagusienak San Antonio Spurs iazko txapelduna, Houston Rocket eta Phoenix Suns dira nahiz eta bertze talde asko ere onenen artean dauden. NBA Ameriketan jokatzen da eta munduko saskibaloi jokalari eta talde onenek hartzen dute parte.

Fitxaketa inportanteak 

   Lehendabiziko jardunalditik ere lan itzela egin beharko dute talde guztiek zerbait ona egin nahi badute. Aurten talde aunitzek errefortzu handiak egin dituzte iaztik aurten arte, erraterako Tauen hainbeste urteetan ibilitako Luis Scola, argentinarra, Houston Rocket taldera joan da. Beste fitxaketa inportanteenetakoa Kapono jokalariarena da, Miami taldetik Toronto Raptops-era joan da, jokalaria hau iazko hiruko txapelketa irabazi zuen jokalaria da. Beste fitxaketa inportanteena Kevin Garnnet jokalariarena da, Minnesota taldea utzi eta Bostongo Celtic-era joan da.

      Aurten ere gogo handiarekin hasi dira txapelketan eta jada onentsuenak aldea hartzen ari dira, baina bi talde Miami Heat eta Chicago Bulls ez dira oso ongi hasi baina poliki-poliki onen maila hartzen ari dira. Dagoeneko San Antonio Spurs, Bostongo Celtic eta Houston Rockek aldea hartzen ari dira.

    Aurreko urteetan bezala saskiratzaile nagusiena hasieratik ere Kobe Briyant, Lakers taldekoak da azken urteotan bezala. Aurten gazteetan irabazteko hautagairik nagusiena Supersonic taldeko Kevin Durant gaztea da, nahiz eta, bere taldea ez den ongi hasi ligan.

 Bi Grupoak

    NBA-n bi grupoetan banatzen dira ekialdea eta mendebaldea. Ekialdeko taldeak hauek dira: Bostongo Celtic, Detroait Pistons, Orlando Magic Toronto-Raptors, New Jersey Nets, Cleveland Cavalliers, Indiana Pacers, New York Knicks, Milwakee Bucks, Atalanta Hawks, Philadelphia 76ers, Charlotte Bobcats, Miami Heat, Chicago Bulls eta Washintong Wizards. Mendebaldeko taldeak aldiz hauek dira: Houston Rocket, San Antonio Spurs, Utah Jazz, Phoenix Suns, Denver Nuggets, New Orleans Hornets, Dallas Mavericks, Los Angeles Clippers, Los Angeles Lakers, Portland Trail Blaizers, Menphis Grizzlies, Sacramento Knigs, Minnesota Timberwolves, Golden State Warrios eta Seattle Supersonic dira.

    Grupo bakoitzetik zortzi talde pasatuko dira Play Offetara, hau da, denetara hamasei talde. Gero kanporaketa jokatuko dute, horren ondoren, grupo bakoitzeko finala eta azkenik bi grupotako txapeldunek final handia jokatuko dute. Kanporaketan hurrengora pasatzeko lau partidu irabazi behar dira eta gehienez zazpi partidu jokatzen dituzte. Liga guztian zehar partidu aunitz jpkatzen dituzte, gehienetan aste batean hiru bat partidu jokatuz. NBA saskibaloi txapelketarik garrantzitsuena da bertan jokalari onenak aritzen direlako.

    NBA-ra ailegatzeko lan itzela egin behar da eta hara joateko bi aukera daude Europan ari zarenean eta fitxatzen badizute edo Ameriketan gazteen unibertsidadetik hautatzen badizute.

http://es.youtube.com/watch?v=X8woodndUXA

19/11/2007 GMT 1

KIROLA-BIZIKLETA

diberegunkaria @ 13:58

Andreu eta Lluis Lacondeguy!

Lacondeguy anaiak dira, ikaragarriak dira, beraiei buruz zerbait jakin nahi baduzu irakurtzen segitu.


Anai hauek urte t'erdian egin dutena egitea ezinezkoa dela erraten ahal da.Bi anaietatik txikiena da hobeto ibiltzen dena, naiz eta handia ere gaizki ez ibili.

B.I.A. Bera



Azken urte hauetan Freeride modalitatearen jarraitzaileak gero eta gehiago dira, eta telebistan kirol hauek pixka bat ikusten hasi dira, beti futbola agertzen den arren, badirudi gauzak hobetzen hari direla kirol hauentzat. Kirol honetan hau da Slopestyle modalitatean badago geroz eta jende gehiago eta errepideko bizikleta telebistan agertzea ongi iruditzen zait baina ez da bizikletan badagoen modalitate bakarra.

Ez dira bi anaiak bakarrik ibiltzen.

Andreu da anai gaztea eta Lluis berriz zaharrena, eta anai hauek Katalanak dira.Beraien aurka ibiltzen dira bertze 10 edo gehiago, horien artean hauek: Paul Basagoitia, Darren Berrecloth, Darren Pokoj, Lance Mcdermott... eta bertze batzuk ere. Erran beharra dago Paul Basagoitiaren atatxi Euskalduna zela, Iruñakoa.

Youtube-ko bideo bat jarriko dut:

http://es.youtube.com/watch?v=-KWDe8HAE4k

Anai hauek oraindik gazteak dira, Andreu-ek 17 urte ditu eta Lluis-ek berriz 19. Ez daki inorrek noraino iritsiko diren...

Andreu da "backflip bikoitza" (atzeraka bira bikoitza) txapelketan egiten duen bakarra, eta erran beharra dago Lance Mcdermott dela "frontflip-a" (aurreraka bira) txapelketan egiten duen bakarra.

Bideo batzuetan ere ateratzen dira.

Orain dela gutxi argitaratu den bideoan ateratzen dira Lacondeguy anaiak, bideoaren izena "New World Disorder 8" da, bideoaren 8 garren edizioa da, "NWD 7an" ere atera ziren. Hurrengo edizioetan ere ziur aterako direla.

15/11/2007 GMT 1

ERREPORTAJEA

diberegunkaria @ 12:01

 Larrun mendia

 Larrun mendia Pirinioetako mendi nagusiena da

 Larrun 905 m altuera du. Nafarroa eta Lapurdi artean dagoen mendia da, batzuen ustez Pirinioetako mendebaldeko muturra markatzen duena

AITZIBER GORTARI. Bera






Trenean ibiltzen ahal da martxoaren 19tik azaroak 11 arte. Neguan ez du funtzionatzen eguraldiarengatik, arriskutsua delako. Gailurrean, denbora onartzen badu, 7 lurralde euskaldunak ikus daitezke.




Igoera oinez

egin daiteke menditik, baino trenean ere. Azkainen hartzen da trena eta herri horretatik pixkan- pixkan goitzen da. Tren honek 1924an eraiki zuten eta ``Larruneko Tren Txikia´´ izena jarri zioten.


Igoera trenean

Trenaren igoera gutxi gorabehera 30 minutukoa da.Trenaren bagoiak eginak daude pirinioetako izeiekin, Landeetako pinuekin, eta Ariegetako gaztaiñondoekin.


 





29/10/2007 GMT 1

F1

diberegunkaria @ 13:49

 Raikonen-ek F1-eko mundiala irabazi du

Raikonenek bere taldekide Masaren laguntzaz irabazi zuen mundiala




Brasilgo sariak erabaki du, aurtengo mundial interesgarria.


 E.M . Bera

Masak Raikoneneri pasatzea utzi zion eta horrela Raikonenek mundiala irabazi zuen. Alonso eta Hamiltonek ez zuten ezer ez irabazi. Ferrari eskuderiak mundiala poltsikoan du. Hamiltoni karreran zerbait pasatu zitzaion eta azkeneko postuetan geratu zen, baina azkenik zazpigarrena geratu zen. Mundialeko postuak hauek dira: Raikonen Hamilton eta Alonso.

25/10/2007 GMT 1

BIZIKLETA

diberegunkaria @ 11:12

FESTIBIKE proban, Slopestyle modalitatean, beratarrak ezin hobe ibili ziren.

Madrilen egindako proban hiru beratar geratu ziren podium-ean.



Festibikea irailaren 28tik irailaren 30eraino izan zen.


B.I.A.Bera.

Madrilen urtero egiten da Festibike froga eta horretan modalitate asko egiten dira. Aurten Slopestyle modalitatean hiru beratar podium-ean geratu ziren.

Hau da bukaerako klasifikazioa:

1-Hegoi Ado

2-Iñigo Yanci

3-Eneko Ado

Ado anaiak podiumean egon ziren Iñigo Yanciren konpainiarekin. Hiruak beratarrak dira eta horrek erran nahi duena da, Beran badagoela bizikletaren zaletasuna. Geroz eta haundiagoa da kirol hauen zaletasuna toki guztietan.

FUTBOLA

diberegunkaria @ 11:11

GURE-TXOKOA vs HONDARRIBI/B

LARUNBATEAN JOKATU ZEN PARTIDUA KADETE MAILAN

 

Partidu polita jokatu zuten bi talde hauek , baino Hondarribikoek ezin izan
 zuten Berako Gure -Txokoa taldearen aurka

S.V.T. Bera

Berako futbol zelaian jokatu zuten partidu interesgarri hau.

Interesgarria izan zen, batez ere bigarren zatia. Lehenengo zatian bi gol sartu zituzten beratarrek hondarbitarren tamalez , eta bigarren zatian beste hainbeste.

Golen egileak hauek izan ziren:

Julen Errandoneak 2 gol sartu zituen eta Aitor Garmendiak beste bi.

PILOTA

diberegunkaria @ 10:39

¿MIKEL GOÑI BERRIZ ERE 

LEHENAGOKO BIDERA?

Enpresak arau batzuk betetzeko erran zion eta horietako bat argaltzea zen


BEÑAT ORONOZ. Lesaka

Enpresak 4 t`erdiko txapelketan aritzeko aukera eman zion eta lehenengo zatia aisa irabazi zuen Esainen kontra. Ondoren bigarren partida Bengoetxea leitzarraren kontra aritu zen eta 22-10 galdu zuen, egia da leitzarra beste maila bateko pilotaria dela baina Mikelek berak ere ez zuen eman espero zen maila. Jende asko joan zen frontoira baina pena izan zen baztandarrak ez zuela bere benetako dohainak erakutsi, aurreko partidan Esainen kontra tanto ikaragarriak egin baitzituen.

Partidaren erdialdean Goñik izterrean ziztada bat izan zuen eta horrek ere eragin dexente egin zion partidan. Ea buruz burukorako ongi prestatzen den.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!