Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

DIBEREGUNKARIA

Kategoria: Kirolak

29/10/2007 GMT 1

F1

diberegunkaria @ 13:49

 Raikonen-ek F1-eko mundiala irabazi du

Raikonenek bere taldekide Masaren laguntzaz irabazi zuen mundiala




Brasilgo sariak erabaki du, aurtengo mundial interesgarria.


 E.M . Bera

Masak Raikoneneri pasatzea utzi zion eta horrela Raikonenek mundiala irabazi zuen. Alonso eta Hamiltonek ez zuten ezer ez irabazi. Ferrari eskuderiak mundiala poltsikoan du. Hamiltoni karreran zerbait pasatu zitzaion eta azkeneko postuetan geratu zen, baina azkenik zazpigarrena geratu zen. Mundialeko postuak hauek dira: Raikonen Hamilton eta Alonso.

25/10/2007 GMT 1

BIZIKLETA

diberegunkaria @ 11:12

FESTIBIKE proban, Slopestyle modalitatean, beratarrak ezin hobe ibili ziren.

Madrilen egindako proban hiru beratar geratu ziren podium-ean.



Festibikea irailaren 28tik irailaren 30eraino izan zen.


B.I.A.Bera.

Madrilen urtero egiten da Festibike froga eta horretan modalitate asko egiten dira. Aurten Slopestyle modalitatean hiru beratar podium-ean geratu ziren.

Hau da bukaerako klasifikazioa:

1-Hegoi Ado

2-Iñigo Yanci

3-Eneko Ado

Ado anaiak podiumean egon ziren Iñigo Yanciren konpainiarekin. Hiruak beratarrak dira eta horrek erran nahi duena da, Beran badagoela bizikletaren zaletasuna. Geroz eta haundiagoa da kirol hauen zaletasuna toki guztietan.

FUTBOLA

diberegunkaria @ 11:11

GURE-TXOKOA vs HONDARRIBI/B

LARUNBATEAN JOKATU ZEN PARTIDUA KADETE MAILAN

 

Partidu polita jokatu zuten bi talde hauek , baino Hondarribikoek ezin izan
 zuten Berako Gure -Txokoa taldearen aurka

S.V.T. Bera

Berako futbol zelaian jokatu zuten partidu interesgarri hau.

Interesgarria izan zen, batez ere bigarren zatia. Lehenengo zatian bi gol sartu zituzten beratarrek hondarbitarren tamalez , eta bigarren zatian beste hainbeste.

Golen egileak hauek izan ziren:

Julen Errandoneak 2 gol sartu zituen eta Aitor Garmendiak beste bi.

PILOTA

diberegunkaria @ 10:39

¿MIKEL GOÑI BERRIZ ERE 

LEHENAGOKO BIDERA?

Enpresak arau batzuk betetzeko erran zion eta horietako bat argaltzea zen


BEÑAT ORONOZ. Lesaka

Enpresak 4 t`erdiko txapelketan aritzeko aukera eman zion eta lehenengo zatia aisa irabazi zuen Esainen kontra. Ondoren bigarren partida Bengoetxea leitzarraren kontra aritu zen eta 22-10 galdu zuen, egia da leitzarra beste maila bateko pilotaria dela baina Mikelek berak ere ez zuen eman espero zen maila. Jende asko joan zen frontoira baina pena izan zen baztandarrak ez zuela bere benetako dohainak erakutsi, aurreko partidan Esainen kontra tanto ikaragarriak egin baitzituen.

Partidaren erdialdean Goñik izterrean ziztada bat izan zuen eta horrek ere eragin dexente egin zion partidan. Ea buruz burukorako ongi prestatzen den.

18/10/2007 GMT 1

TAU

diberegunkaria @ 10:57

Tau bikain aritu zen

Tau Ceramikak Real Madrileri irabazi zion 93 eta 70


Tauk ligako bigarren partidua irabazi zuen Real Madrilen aurka,  partidu bikaina eginez.

JON JORAJURIA. Arantza


   Atzo hilaren 14an Gasteizen, Bruesa Arena saskibaloi zelaian, Tau Ceramikak, etxeko taldeak, Real Madrilen aurka jokatu zuen 93 eta 70 irabaziz. Nahiko erraz irabazi zuen Tauk nahiz eta azken laurdenean bederatzi puntuetara hurbildu zitzaion Real Madril handia.

   Partiduak izar aunitz izan zituen baina aipagarrienak Splitter, Teletovic eta Prigioni izan ziren.

   Tau lehendabiziko laurdenetik irabazten jarri zen eta gainera nahiko errez.

   Partidu hau ligako bigarren jardunaldia izan zen, lehenengoan ezin izan zuen Akasvayu Girona menderatu.

   Atzokoa bigarren partidua izan zen ligan eta oraingoan joko ona erakutsiz irabaztea lortu zuen.

   Gainera aurreko urteko txapeldunaren aurka lortu zuen garaipena eta gainera hogeita hiru puntuz irabazi zion.

   Tauko jokalari guztiak arlo guztietan nagusiak izan ziren eta horren ondorioz etorri zen hain erraz lortutako garaipena.

16/10/2007 GMT 1

FUTBOLA

diberegunkaria @ 11:44

Osasunaren bigarren garaipena

Osasunak hiru "V"-tako bateri ongi irabazi zion.


Osasuna orain bere maila ematen ari da.

O.TELLETXEA.Bera.

Osasunak bigarren jardunaldian, hiru eta bi irabazi zuen Villarrealen aurka jokatu ondoren. Osasunako jokalariak oraindik garaipenarekin harro daude. Jabi Garziak oraindik pozik jarraitzen du garaipenaren gola sartu zuelako. Izugarrizko gola izan zen eta horrelako hiru gol sartu zituen bere historian. Juanfran izugarrizko jokalaria da. Osasunako 06/07eko jokalaririk onena izan da.

  

                            

                           

15/10/2007 GMT 1

FUTBOLA

diberegunkaria @ 13:07

Ligako 3 "V"-ek galdu egin dute



Ligako 3 "V"-EK: Valentzia,Villarreal eta Valladolidek , galdu egin dute asteburu honetan



Asteburu honetan Valentziak eta Valladolid galdu egin dute 1-2 eta 2-0, Villarrealek ere galdu egin zuen 3-2

K.GONZALEZ. Bera

Aste buru honetan Valentziak, Villarrealek eta Valladolidek galdu egin dute ligako 7.jardunaldian.

Valentziak 1-2 galdu egin zuen etxean. Partidu hau galtzean Valentziak Espanyolen kontra zuen bolada ona galdu egin zuen, Valentziak azkeneko 3 denboradetan  ez zuen Espanyol kontra galdu egin ezta partidu bat, gainera Valverdek ,Espanyoleko entrenadoreak, ez du inoiz irabazi Kike Sanchez Floresen talde bateri .  Valentziaren desgraziari gehitu beharra zaio Villaren lesioa.

Villarrealek 3-2 galdu egin zuen Osasunaren aurka eta gainera Osasuna 9 jokalariekin bukatu zuen partidua. Ricardoren eta Josetxoren txartel gorrien ondorioz azkenean Patxi Puñal atezain bezala bukatu zuen. Partiduan Villarreal irabazten hasi zen baina Javi Garciak eta Villarealek bere atean sartu zuen golak partiduari buelta eman zion eta azkenean gorritxoek irabazi egin zuten, Javi Garciaren gol ederragatik.

Valladolidek Racing-en aurka galdu egin zuen 2-0. Partidu hori Valladolideri gauzak zailago jarri zaizkio 7. jardunaldian. Valladolidek 5 puntu ditu eta jaitsiera postuetan dago.

7.jardunaldian horrela dago klasifikazio taula

1 R. Madrid 19 2 Barcelona 17 3 Villarreal 15 4 Valencia 15 5 Espanyol 13 6 Atlético 11 7 Mallorca 11 8 Zaragoza 11 9 Racing 11 10 Murcia 9 11 Osasuna* 8 12 Almería 8 13 Recreativo 8 14 Deportivo 8 15 Sevilla* 6 16 Betis 6 17 Athletic 6 18 Valladolid 5 19 Getafe 2 20 Levante

BIZIKLETA

diberegunkaria @ 13:05

Sam Hill bi aldiz txapeldun!

Txapelketa jarraian bi aldiz lortu du.

Munduko txapelduna izan da. Australian, mendi bizikleta jaitsieran
B.I.A.
Bera

Samuel Hill izan da bi aldiz jarraian mendi bizikleta jaitsieran munduko txapelduna.

Lehenengo postuetan hauek geratu ziren:     

Gizonezkoak:                                                                                           

1. HILL Sam AUS 3:11.03                                
2. MINNAAR Greg RSA 3:15.25 +4.22
3. RENNIE Nathan AUS 3:17.16 +6.13
4. PEAT Steve GBR 3:17.92 +6.89
5. KOVARIK Chris AUS 3:18.04 +7.01

Emakumezkoak:

1. JONNIER Sabrina FRA 3:50.32
2. MOSELEY Tracy GBR 3:53.83 +3.51
3. ATHERTON Rachel GBR 3:57.80 +7.48
4. BUHL Melissa USA 4:00.40 +10.08
5. RAGOT Emmeline FRA 4:01.03 +10.71

Australian egindako karrera honetan, munduko txapelduna nor den erabaki da. San Hill-ek bigarren urtea du jarraian, munduko txapelketa irabazten.

Munduko bi txapeldunak, Sam Hill eta Sabrina Jonier.

                                                               

                                                              

11/10/2007 GMT 1

FUTBITO

diberegunkaria @ 11:14

Baztanek liga irabazi zuen igandean

Baztan eta Amistad taldea finaletara ailegatu ziren.


Baztan finalera ailegatu egin zen eta txapelketa irabazi
zuen. Jokalariek kopa bat eta afari bat lortu zuten.  

E. M. Bera

    Igande goizean 11 laurden gutxitan semifinaleko bozketa izan zen, lau talde jolastu behar ziren baina Gure Txokoa taldea finalaurrekoan ez zen agertu. Amistad taldeak Baztanen kontra jokatu zuen eta galdu egin zuen; ondoren, Amistad taldea ekuatorekoei irabazi eta, Baztanen kontra, finalera ailegatu zen . Finala, Baztanek irabazi zuen.


ERREALA

diberegunkaria @ 11:04

Erreala bolada onean

Errealak 1 eta 0 irabazi zuen.

Errealak, bolada onari jarraituz, Albaceteren aurka irabazi zuen eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.

JON JORAJURIA. Arantza

   Errealak hilaren 6an partidu bat jokatu zuen Anoetan, Albaceteren aurka. Errealak irabazi beharra zuen azken partiduetan ez zuelako joko ona egiten baina, hala ere, irabaztea lortu zuen.

   Larunbatean Albaceteren aurka irabazi zuen 1 eta 0. Partiduko gol bakarra Gaizka Garitano erdilari atzeratuak lortu zuen, ezkerrez jaurtitako baloi batean sartu zuen nahiz eta atzelari batek baloia desbideratu.

   Ondoren, txartel gorria ere atera zioten Albaceteko erdilari bateri: Xabi Jimenezi.

    Azkenean Errealak irabazi egin zuen eta hiru puntuak etxean gelditu ziren eta denak poz-pozik geratu ziren hiru puntuekin. Errealak bere bolada onari jarraitzen dio eta 13 puntu ditu denetara. Bosgarren posizioan dago hirugarrenetik hiru puntutara.

   Hurrengo astean, Sorian jokatuko du Gonzalo Arconadaren Numantziaren aurka.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!